Psikologo eta terapeuta talde bat gara, prestakuntza sendoa eta esperientzia profesional zabala duena pertsonei lagun egiten (haurrak, nerabeak, familiak, adinekoak…), bizipen traumatikoei dagokienez, eta doluaren inguruan lagunduz. Laguntzeko harremanean dugun orientazioa eta interesa bokazional hutsa da, eta horregatik gaude zugandik hurbilago, errespeturik handienarekin, “doluaren lanketa” esaten diogun horretan laguntzeko.
Zinez sinesten dugu gizakiak egokitzeko eta bizirauteko duen gaitasun harrigarrian. Oso-oso erresilienteak gara.
Badakigu oso garrantzitsua dela zauri emozionalak artatzea, zabalik geratzen badira, mina gorputzaren barruan geratuko delako betiko.
Zure ondoan egon nahi dugu zure minean laguntzeko.
“Utzi minari hitz egiten: hitz egiten ez duen mina intzirika ibiliko da bihotzean hautsi arte”
William Shakespeare, Macbeth
“Gizaki bakoitzaren barruan bizitza bizitzeko borrokan dabilen norbait dago”
Eugene Gendlin
“Biziki maitatzeko gai diren pertsonek baino ezin dute min handi bat jasan”
Leo Tolstoy
“Ez dio inporta munduak zein gogor bultzatzen duen nire aurka, nire baitan bueltan zerbait hobea dago bueltan bultzaka”
Albert Camus, 1953
“Heriotza ez da existitzen, jendea ahazten dutenean baino ez da hiltzen; gogoan eduki banazakezu, beti egongo naiz zurekin”
Isabel Allende
“Arrakala bat dago denean, eta horrela sartzen da argia”
Leonard Cohen
“Garrantzitsuena ez da bizitzak zer egiten dizun, baizik eta zuk zer egiten duzun bizitzak egiten dizunarekin”
Edgar Jackson
“Ez dut esango: ‘ez egin negarrik’, malko guztiak ez direlako txarrak”
J.R.R Tolkien
“Isurtzen ez diren malkoak, aintzira txikietan geratzen dira zain? edo, tristeziarantz doazen ibai ikusezinak izango dira?”
Pablo Neruda
“Nire oinek ibili nahi izango dute lo zauden tokirantz, baina bizitzen jarraituko dut”
Pablo Neruda
“Heriotzak izan ez zen guztia eramaten du, baina gu eduki genuenarekin geratzen gara”
Mario Rojzman
“Malkoak maitatzeagatik ordaintzen dugun prezioa dira, itxaropenerako bideak irekitzen dizkigute”
Alba Payas