KONTA EZAZU, ERRAZ ETA KONTU HANDIZ, LEHENBAILEHEN

Familiaren parte dira, eta eskubidea dute jakiteko, partaide sentitzeko, heriotza hitza normaltasunez izendatzeko eta benetako egoerei aurre egiteko gaitasuna dutela gogorarazteko.

ENTZUN ARRETAZ, IZAN PAZIENTEA

Normala da zalantzak izatea, eta gogoratu erantzunak asmatu beharrik ez duzula; ez dugu denerako erantzunik, azaldu horrela. Normala da, halaber, nork bere erantzunak izatea gertatutakoa azaltzeko.

BESARKATU ETA MAITASUN HANDIA EMAN

Haurrek arreta behar dute, eta beti zainduko ditugula jakin behar dute: aitak, amak edo hurbileko beste pertsona batzuk.

GOGORARAZIOZU HAURRARI EZ DELA BERE ERRUA

Ez zela erruduna izan, beti egongo dela norbait hura zaintzen eta berak hil beharrik ez duela, adinez oso nagusia den jendea edota oso gaixo daudenak hiltzen direla bakarrik.

EZ EZKUTATU ZURE MIN-SENTIMENDUAK

Azaldu zergatik egiten duzun negar, eta esan iezaiozu triste zaudela, asko maite dugun pertsona bat galtzerakoan, normala da mina izatea, sentitzen duenari izena jartzen lagunduko dio. Gogoan izan bere aurrean sentimendu horrek ezin dizula gainezka egin bere segurtasun eta babes pertsona bait zara.

SAIATU EGUNEROKOARI EUSTEN

Garrantzitsua da berarentzat hurbileko pertsonak direnekin egotea, bere ordutegiak eta jarduerak mantentzea, baina, behar izanez gero, aldaketak egiteko malgutasunarekin. Dagoen kaosari gehiagorik ez gehitzea da helburu.

UTZI MINA JOLASAREN BIDEZ ERAKUSTEN

Haurrek ez dute hitza erabiltzen, marrazkien bidez adierazi behar dute, jostailuekin, ipuinekin, abestiekin…

HILETA-ERRITUALETAN PARTE HARTZERA GONBIDA EZAZU

Ez baztertu, garrantzitsua da une zail hauetan familiako kide sentitzea eta agur esateko gune horietan parte hartzea, han zer aurkituko duen aldez aurretik kontatuntatuz eta joan ala ez erabakitzeko aukera emanez.