BETIRAKO zerbitzuaren datuen tratamenduaren arduraduna Agintzari GEK da.
Indarrean dagoen datuak babesteko araudiaren arabera, pribatutasun-politika hau garatu dugu, informazio guztia izateko eskubidea betetzeko eta gardentasun-printzipioa aplikatzeko. Agintzari GEK-rekin harremanetan jarri nahi baduzu, egin dezakezu:
BETIRAKO da datu pertsonalen tratamendurako definitutako izena, Euskadin bizi diren eta hala eskatzen duten pertsona guztiei arreta psikologikoko zerbitzua emateko. Datuak eremu profesionaletan irakasteko edo ikertzeko erabili ahal izango dira estatistika-izaerarekin, eta, horretarako, pertsonen identitatea zainduko da beti.
Tratamendua legitimatzeko oinarria datu pertsonalak babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1a artikuluaren araberako adostasuna da.
1. Zure datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, jakiteko zein ari diren tratatzen eta zer eragiketa egin diren horiekin.
2. Datuak zuzentzeko eskubidea, datuak okerrak edo osatugabeak direla ikusten baduzu.
3. Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal denean.
4. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea, datuen zehaztasuna, legezkotasuna edo tratamenduaren beharra zalantzazkoa denean; kasu horretan, datuak gorde ahal izango ditugu erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko.
5. Edozein unetan emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea.
Zerbitzua ematen den bitartean, Agintzarik hildakoen datuak jaso ditzake, datu pertsonalak babesteko araudian jasota daudenak. Ildo horretan, Agintzarik ponte-izena eta hildakoarekiko harremana baino ez ditu jasotzen, prestazio psikologiko egokia mantentzeko helburu bakarrarekin. Ez da jaso hildakoei buruzko beste daturik.
Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko, baldin eta uste baduzu zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez datuen babesaren arloko legeria urratu dela.
Gure helburua datu pertsonalak beti modu egoki eta legalean prozesatzea da, indarrean dauden datu-babesaren printzipioen arabera. Horretarako, datuen konfidentzialtasuna bermatzeko segurtasun-neurriak ditugu, eta gure langileek sekretu-betebeharra betetzen dute. Gainera, sistemek eta tratamenduek hainbat neurri jasotzen dituzte, hala nola datuak zifratzea, ahal denean seudonimizatzea, bai eta arduradun gisa tratatzen ditugun datuen osotasuna, erabilgarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko kontrol egokiak ere.
Datuak mantendu egingo dira zerbitzuak irauten duen bitartean edo pertsonak datuak ezabatzeko eskubidea eskatzen duen bitartean. Agintzari zerbitzua amaitu ondoren, 60 eguneko epean, bereziki babestutako datuak ezabatuko ditu, laguntza publiko baten emakidaduna izateagatik legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren identifikazio-datuak eta zerbitzua emateko datuak mantenduz.
BETIRAKO programan bereziki babestutako datu pertsonalak ez zaizkie hirugarren aldeei lagatzen edo jakinarazten. BETIRAKO programan jasotako edo tratatutako identifikazio-datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzari jakinarazi ahal zaizkio, aurrekontu-kontroletik eratorritako betebeharrak betez, laguntzen emakidaduna delako.
Ez dago aurreikusita datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.
Litekeena da AGINTZARI-k Pribatutasun-politika hori eguneratu behar izatea; horregatik, beharrezkoa da politika hori aldian behin berrikustea eta, ahal bada, Webgunean sartzen zaren bakoitzean, bildutako informazio motari eta haren tratamenduari buruz behar bezala informatuta egoteko. Pribatutasun-politika Webgunearen oinean aurki dezakezu.
Pribatutasun Politika 2020ko ekainaren 24an eguneratu zen azkenekoz.