Arreta presentziala, telefonikoa eta telematikoa
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba
BETIRAKO dolu-prozesuei arreta psikologikoa emateko zerbitzua da, eta hainbat arreta-mota eskaintzen ditu (banakakoa, familiarra edo takdekoa).
Dolua prozesu natural eta bakarra da, maite dugun pertsona baten galeraren ostean psikologikoki egokitzeko, baina batzuetan, heriotza gertatzen den egoeraren ondorioz, dolua prozesatzeko zailtasun handiagoak izan ditzekegu; sufrimendua kronikoa bihurtuz “dolu konplexu” deitu izan den horretan.
Laguntza profesionala eskatzeak bidea erraz dezake eta horrela etorkizunean izan daitezkeen ondorio psikologikoak prebenitu.
Horretaz aparte BETIRAKO, programa espezifiko bat du egoera traumatikoetan izandako heriotzekin lotutako egoerei eta prozesuei erantzuteko. Programa hau Agintzari Elkarteak bultzatu du, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Bizkaian, BBKren Gizarte Ekintzaren laguntza du.
Zirkunstantzia traumatikoetan gertatutako heriotzak eragin bereziki mingarria dakartenak dira. Horrelako egoerak (ustekabeko eta bat-bateko galerak, suizidioak, heriotza ugari, hildako pertsonen adina, etab.), dolu-prozesuan zailtasun gehiago sortzen dituzte.
Bestalde, heriotza traumatikoek eragin psikologiko postraumatiko kolektiboa eragin dezakete inguruko pertsonengan, bereziki haurtzaroan eta nerabezaroan.
Betirako hainbat arreta- eta akonpainamendu-aukera eskaintzen ditu, pertsona bakoitza bere prozesuarekiko modurik errespetuzkoenean eta eraginkorrenean sar dadin zerbitzura. Hori dela eta, arreta psikologikoa pertsonen eta familien beharretara egokituko da.
Zerbitzuak banakako, familiako edo taldeko laguntza eskaintzen du, unearen eta pertsona edo familia bakoitzaren arabera.
Bizkaia, Araba, eta Gipuzkoan zerbitzua izango da.
Psikologo eta psikologo terapeutez osatutako taldea gara, prestakuntza sendoa dugu eta pertsonei laguntzen esperientzia profesional zabala dugu (haurrak, nerabeak, familiak, adinekoak…), bizipen traumatikoen arretan eta doluan laguntzen. Gizakiak egokitzeko eta bizirauteko gaitasun harrigarrian sinesten dugu. Oso erresilienteak gara.
Badakigu oso garrantzitsua dela zauri emozionalak artatzea persona bakoitzari bere beharren arabera lagunduz.
Betrirako talde profesional taldeak une zail hauetan lagun zaitzake.
Maite duzun norbait galdu ondoren laguntza behar duzula sentitzen baduzu, edo zure hurbileko pertsonaren batzuek behar dutela uste baduzu, Betirako taldetik lagundu diezazuekegu. Bide hauetatik jarri zaitezke gurekin harremanetan:
Astelehenetik ostiralera 9etatik 20etara
Bizkaia
Avda Madariaga 1, 4º Izda
48014 Bilbo
Araba
Calle Olaguibel 20, 1º Oficina 1
01004 Vitoria-Gasteiz
Gipuzkoa
Kondeko Aldapa, Edif. Kondeko, 5B- 3º Dcha
20400 Tolosa
Paseo de Heriz 15, bajo
20400 Donostia
Nahiago baduzu, utzi zure datuak, eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.